jueves, 10 de abril de 2014

ELIKADURA INTOLERANTZIA


a. Definizioa

Gizartearen %20ak bere bizitzan zehar  zenbait elikagaien eta nutrienteen irensketak sorturiko efektu negatiboa nabarituko du. Nahiz eta horren ohikoa izan, elikadura alergeno eta hauekin loturiko mekanismoen ezagutza eskasa da.
Aurretik aipatutako kontrako erreakzioa elikagaien edo hauen osagaien irensketa, inhalazioa eta kontaktua dela eta sor daiteke.(11)

 

b. Motak

Erreakzio hauek mota ezberdinetan sailkatzen dira:
1.    Erreakzio toxikoak:  Substantzia toxikoak sorturiko efektua edozein pertsonatan. Gehienetan, toxina bakteriarra, mikrotoxina, substantzia kimikoak edo kutsatzaile naturalen irensketaren ondorioz sortzen dira. Erreakzio honek, digeritutako kantitatearen araberakoa da eta ez bakoitzaren minberatasunaren araberakoa.

2.    Erreakzio ez-toxikoak: Toxikoak ez diren subtantziak eragiten dituzte, eta bakoitzaren minberatasunaren araberakoa da. (11)

·         Erreakzioa alergikoak:
Sistema inmunitarioa eragiten diote eta elikagai baten ingestak sorturiko da, nahiz eta kantitate oso txikiak izan. Hauek inmuglobina (Ig) E  edo hau gabe, gaixotasun zeliakoren kasu adibidez, neurtu ahal dira. Duela gutxiko inkesten arabera, alergia alimentarioak helduen artean 1,4-3,6%-koa doa, umeetan berriz 5-8%koa. (11)
·         Intolerantzia erreakzioak:
Mekanismo ez inmunitarioa batek sorturikoa da. Erreakzio mota hauek, alergikoak baino 5-10 aldiz ohikoagoak dira. Intolerantzien artean hiru mota ezberdinetan sailka daitezke:
-Metabolikoa: Elikagai baten metabolismoan parte hartzen duten entzima falta.
-Farmakologikoa: Zenbait elikagaietan forma naturalean aurkitzen diren aminak sorturikoak, hesteetako erreakzio klinikoak garatzeko gai direnak.
-Zehaztugabekoak: Gehigarrien aurrean agerturiko erreakzioak.
Intolerantzia oihokoenak honak hauek dira: laktosarekiko intolerantzia, sakarosarekiko intolerantzia, trealosarekiko intolerantzia, fruktosarrekiko intolerantzia, galaktosarekiko intolerantzia, glutenarrekiko intolerantzia,
Azken hau, gaixotasun zeliakoaren oinarria da. (11,12)

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario