jueves, 10 de abril de 2014

HELBURUA



Azaldutako moduan, gaixotasun zeliakoa gero eta ohikoagoa da; bai gazteetan, umeetan zein helduetan. Askotan, gaixotasunari buruzko informazio eskasa da eta jatetxetan, hoteletan edota hospitaletan zailtasunak izaten dituzte jateko orduan. Beraz, gure inguruko taldeen jakintasuna gai honi buruz aztertzea interesgarria izango litzatekela uste dugu.
Maiz produktuen etiketatuan informazioa eskasa edo oso zehaztugabea agertzen da, edota zenbaitetan desegokia. Glutenaren presentzia gero eta ohikoagoa izatera igaro da, hainbatetan ez baititra ziurtasun neurri egokiak hartzen. Hori dela eta, eguneroko elikagaien eta teorikoki gluten gabeko elikagaien erabilera okerraren ostean, glutenaren presentzia aztertuko dugu.
Horretarako, naturatik gluten gabekoak diren produktuak hartu eta ezaugarriak aztertuko ditugu, hala nola, zaporea, itxura, ehundura eta batzuetan, dentsitatea, kontzentrazioa eta uraren xurgapena hartuko ditugu kontuan, glutena duten produktu berdinarekin konparaketa bat eginez. Hainbatetan, elikagaien ezaugarriak glutenaren presentziagatik aldatzen dira-eta.
Beste alde batetik, aurretik aipatutako moduan, askotan enpresek “gluten aztarna” dituztela jartzen dute hainbat elikagaietan, zehaztu gabe zenbateko den gluten kantitatea eta zeliakoentzat ohikoa den ala ez. Horregatik, ezinbestekoa da  aztertutako produktuen etiketatu 

No hay comentarios:

Publicar un comentario