jueves, 10 de abril de 2014

METODOLOGIA



a. Gluten presentziaren azterketa:


Metodologiari hasiera eman aurretik, erabiliko diren materiala ura eta xaboiarekin garbitu beharra da. Horrez gain, prozesuan aurrera eramango den gunea alkoholarekin garbitu behar da, materialak eta laginak kutsatu ez daitezen.

  1. Laginen prestaketa eta analisia.

·         Lagina likidoa bada, ahalik eta gehien eragin homogeneizatzeko.
·         Lagina solidoa bada, motrailu garbi bat erabiliz ahalik eta gehien txikitu . Hala ere, lagina oso gogorra bada, motrailua erabili aurretik aizto edo mailu batekin apurtu, beti ere higiene neurriak hartuz.





  1. Balantza bat erabiliz laginen gramo bat pisatu edo lagin likidoetan mililitro bat neurtu.  Balantza edo neurtzeko aparaturik eduki ezean, Kita-aren koilaratxoa erabiliz kantitateak kalkulatu daitezke:












  1. Hartutako lagin kantitatea erausketa ontzian gehitu.
  2. Ontzia itxi eta indarrarekin irabiatu bi minutu. Ondoren, bost hamar minutu jalkitzen utzi zati solidoak botearen behealdean gelditu arte. Jalkitze denbora lagin motaren arabera aldatuko da.






  1. Plastikozko pipetarekin erausketa ontzitik likidoa hartu eta hone 2,5 edo 10 tanta  diluzio potean sartu. Tanta kopurua lortu nahi den zehaztasunaren araberakoa izango da:

Tanta kopurua
Detekzio muga
10
5 ppm
4
10 ppm
2
20 ppm










 
Burututako esperimentu gehienetan detekzio muga baxuena erabili dugu, hau da, hamar tanta.
  1. Erabilitako plastikozko pipeta bota eta 15 segundu zehar diluzio potea irabiatu.
  2. Metalizaturiko sobrea ireki eta tira analitiko atera. Bertoko plastikozko pipetarekin diluzio potetik bost sei tanta hartu eta tira analitikoaren S gunean isuri.










  1. Hamar minutu itxaron eta tira analitikoa irakurri.


Hamar minutu baino gehiago igaro badira, azken emaitza fidagarritasun gal dezake.

 

b.Irin ezberdinen ezaugarrien behaketa


  1. Lehenik eta behin berreun gramo irin pisatu ditugu. Irinari lehen argazki bat atera behar zaio, haien arteko ezberdintasunak behatu ahal izateko.
  2. Ondoren, 130ml ur epel pisatutako irinarekin nahasi ontzi batean masa homogeneo bat lortu arte. Lortutako masari argazki bat atera, bere itxura behatu ahal izateko eta irinen arteko malgutasun ezberdinak komparatu.

 

c.Azterketa soziologikoa


  1. Glutenari buruzko galdetegia prestatu.
  2. Helduei zein gazteei galdetegia banatu.
  3. Galdetegia beteta batu.
  4. Erantzunak konparatu eta emaitzak atera.
















No hay comentarios:

Publicar un comentario