jueves, 10 de abril de 2014

KOKAPENA


Duela zenbait urte, gaixotasun zeliakoa, ez ohiko gaixotasuntzat hartzen zen, eta umeen artean soilik ematen zela uste zen. Gaur egun , berriz, hanturazko hesteetako gaixotasun ohikoena da Espainian; ehun jaioberrietatik batek gaixotasun hau garatuko du. (7)

Nahiz eta horrenbeste jendeari eragin, iceberg baten ezaugarriak hartzen dituela esaten da, hau da, diagnostiko gabeko kasuak diagnostikatuta daudenak baino askoz gehiago dira. Horren zergatia, sintometan aurkitzen da, sarritan sintomak urriak dira edo beste gaixotasun batzuen sintomekin erratzen dira. Sexuari begiratuz, ohikoagoa da emakumeek gehiago pairatzea gizonak baino, bi sexuen arteko erlazioa 2:1ekoa izanik. (17)

No hay comentarios:

Publicar un comentario